Beldur eta magia gaua larunbatean Urdazubiko Trikuharry parkean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 28a, 13:00
Izuaren pasabideaz gain, magia ikuskizuna ere izanen da larunbatean.

Aitzinetik erreserba egin behar da 601 351 319 zenbakian. Helduentzako 12 euro balio ditu sarrerak, eta zazpi urtetik beherakoentzako sei euro. 

Ausartenentzako izuaren pasabidea izanen da, eta sartzea erabakitzen dutenek hainbat proba gainditu beharko dituzte bertatik ateratzeko. Ondotik, parkeko antzokian magia ikuskizuna izanen da eta bukatzeko parte hartzen duten guztiek berendua izanen dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun