Sarako Izarra errugbi taldeak egin du bere bilkura nagusia urriaren 26an Animainea errugbi zelaiko gelan. Patxi Jauregui-Bazurko lehendakariak denei ongi etorria eman ondotik, bere taldeko errugbilariez mintzatu da.
Joan den urtean euskal ligako lehen mailan txapeldun izan ziren, baina taldea aldatu egin da, «jokalari batzuek utzi dute eta gazte batzuk hasi dira, denak saratarrak, denera 30 jokalari badira. Badira 20 urtez azpikoak, horiek ari dira jokoan, baina teknikarik ez dute oraino», aipatu zuen lehendakariak. Honela, aurten sasoina nekez hasi dute, «baina behar da kuraia hartu, piskaka etorriko zaie».
Jean Michel Sarrie diruzainak eman ditu kontuak, pandemiarengatik 2020an Iparraldean ez zuten jokatzen ahal eta denak hegoaldean egin zituzten. Horregatik, gastu gehiago izan dute autobusetan jokalariak hegoalderat eramateko, baina halere, kontuetan ongi dira, positiboan.
Sarako Izarraren 50. urteurrena 2022an
Sarako Izarra elkarteak 2022an eginen ditu 50 urte, eta maiatzaren 28a, larunbata, hautatu dute urtebetetze hori egiteko. Baina nola egin? Ideia ainitz badituzte buruan, oraino badute astia, baina beharko dituzte pentsaketa onak egin elgarren artean, egun horrek izan dezan oroigarria,
Bulegoa
Patxi Jauregui-Bazurko, Stephane Lassaga eta Simon Arinordoqui, hiruak lehendakariak dira bulegoaren buru; Marie-Jo Berrouet idazkaria eta Jean Michel Sarrie diruzaina.
Bukatzeko, bilkuran ziren 19 kideek otordu on bat egin dute denek elgarrekin. Suerte on handi bat denei, jokalari nahiz buruzagiei!