Jacques Mougenotek idatzitako antzezlana da eta Mougenot bera eta Benoit Tachoires antzezleak izanen dira oholtzan.
Martin Pichek gaitz bitxia du: kuriositate eskas larria pairatzen du… horrek haren psikologoaren interesa biziki kitzikatuko du! Ez ohikoa eta hunkigarria den kasu horrek sortzen duen enigmari erantzuna atzematen saiatzeko, espezialistak bere buruargitasuna eta irudimena baliatuko ditu saio ikusgarri baten baitan. Hartan egoera komikoak lerrokatuko dira, ezohikotik irringarrira, hunkigarritik krudelera edo absurdutik kezkagarrira iraganez.