Maddalen Arzallus Antia izan da garaile Bardozen Xilabako final aitzinean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 25a, 10:30

Larunbatean jokatu zuten aurtengo Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa eta Maddalen Arzallus Antiak finalerako txartela lortu zuen

Xilaba 2021 txapelketari segida emanez, bigarren final aitzinekoa jokatu zuten urriaren 23an Bardozen. Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua Berra bertsolariak aritu ziren kantuan Pantxika Solorzano gai jartzailearen aginduetara, eta Arzallusek lortu zuen lehenbiziko postua eta finalerako pase zuzena 513,5 punturekin. Miren Artetxe Sarasola izan zen bigarren 500,5 punturekin eta Xumai Murua Berra hirugarren 488,5 punturekin.

Azken finalaurrekoa Izpuran eginen dute urriaren 30ean 17:00etan Faustin Bentaberri gelan. Patxi IriartOdei Barroso GomilaEgoitz ZelaiaMaindi Murua BerraGillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet bertsulariak arituko dira kantuan finalerako azken txartel zuzena lortzeko, Joana Itzaina aurkezlearen gidaritzapean. Sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun