Urriaren 25ean, lehenbiziko egunean Usoaren Kofradiaren desfilea eginen dute astelehen goizean eta arratsaldeko bortzetan pilota partida jokatuko dute plazako errebotean, Sarako izarra pilotariekin. Hilaren 27 eta 29an, asteazkenean era ortziralean, usotegien bisita eginen dute. Horretarako erreserbatu 05 59 54 20 14. Herriko jatetxeetan usoarekin egindako platerak dastatzeko aukera ere bada urriaren 15etik goiti.
Izan ere, aurtengo uso sasoia hasi da, beraz usategietako bidea itxia izanen da urriaren lehenetik azaroaren 20ra arte, salbu laborarien tresnentzat,