Albøsax eta The Six Toys taldeen musika emanaldia izanen dute igandean Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 16:00
Mixel Ducauren egitasmo berria da Albøsax.

Mixel Ducauren egitasmo berriaren kontzertua 17:00etan hasiko da Larreko kultur gunean. Ondotik, Albøsax eta The Six Toys taldeen musika emanaldia.

Lau alboka eta lau saxofoi

Albøsax, Mixel Ducauren egitasmo berriak, lau albokari eta lau saxofoi-jotzaileren musikauztartzen ditu, erritmika sekzio batekin batera, ezohiko ezkontza batean. lboka, Euskal herriko tresna horrekin maitemindu zen Mixel Ducau musikaria eta sortzailea. Saxofoi laukote batekin uztartuz, Big band bezalako orkestrazioekin, talde handi bat egitea asmatu du. Emaitza soinu berri eta originala, paregabea. Musika tradizionala zenbait estilorekin nahastuz, kontestu berri, aberats eta bikain batean albokak entzunarazten ditu. Urrats adierazgarri bat gure tresna ttipi maitearentzat.     

The Six Toys ondotik

Ondotik, The Six Toys Senpereko taldeak joko du. Berriki Saran eta Urdazubin jo du talde honek, Duffy, Clapton, Gainsbourg, Axel Bauer, Tina Turner, Eurythmics, Nancy Sinatra, Mickael Jackson, Amy Winehouse eta bertze zenbait talde eta musikariren bertsioak eginez.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun