Dantza artistikoen Europako lehiaketa izanen dute urriaren 23an Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 09:00
Europa mailako dantza artistikoen lehiaketa ikusga izanen da larunbat arratsaldean Larrekon.

Larunbatean 14:30ean hasita, lau oren eta erdiko ikuskizuna izanen da.

Dantza artistikoen ikuskizuna eta kirol dantzen aurkezpena izanen dute Senpereko Larreko aretoan urriaren 23an, larunbatean, 14:30ean. Hendaiako Danses generations 64 elkarteak antolatu u ekitaldia eta erreserba Senpereko Turismo Bulegoan egin daiteke. Europa mailako dantza artistikoen  lehiaketa handia izanen da.  Sartzea 10 euro kostako da, 6 euro hamabi urtez beheitikoendako. Lau oren eta erdiko ikuskizuna izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun