Bardozen jokatuko da larunbatean Xilaba txapelketako bigarren final aitzinekoa

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 10:00

Miren Artetxe bertsolaria kantuan Muskildin jokatutako saioan.

17:00etan hasiko da saioa. Sarrerak lekuan bertan eros daitezke 16:00etatik aitzinera. 

Bardozera iritsiko da asteburuan Xilaba bertso txapelketa. Bardozeko ezker paretan jokatuko dute bigarren final aitzinekoa, larunbatean 17:00etan. Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua Berra bertsolariak ariko dira kantuan Pantxika Solorzano gai jartzailearen aginduetara. 

Saiorako sarrerak Bardozeko ezker paretan bertan eskuratu daitezke 16:00etatik aitzinera. Gainera, finalerako sarrerak ere izanen dira salgai Bardozen. Saiora sartzeko derrigorrezkoa izanen da osasun pasea aurkeztea. 

Urriaren 30ean Izpuran jokatuko den azken final aitzinekoan erabakiko da zein sei bertsolarik kantatuko duten  azaroaren 13ko finalean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun