Sarako erretretatuak Larhunera upatu dira urriaren 13an

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 11:00

Urriaren 13an Sarako erretretatuek ateraldia egin zuten Larhunerat. Asteazkenean 09:30ean upatu ziren eta denbora ederra zuten, eguzkitsua, baina haize hotza. Izugarrizko bistak zituzten, eta kosta aldea ongi ikusten zen. Kanpoko haize hotza kentzeko Denen Etxea bentan barnea berotu zuten, bestetako gazteek eskainitako gosari eder batekin.

Mendi gainetik beheiti jautsi eta Trois Fontaines jatetxean bazkari ederra izan zuten, Garate familiak prestatua eta zerbitzatua, Sophiek, sozialeko lehendakariak eskerrak eman dizkie 40 pertsoneri ateraldi horretara etortzeagaitik, baita Henri treinaren buruzagiari ere, zeren treina eskaini baitu. Ganexek, Beti Gazte elkarteko lehendakariak berriz ere eskertu du kontseilua eta orai, agian Covid hori bukatuko delakoan, heldu den urtean ere lehen bezala segitzeko borondatea agertu zuen. Arratsaldeko bortzak inguruan denak etxe aldera joan ziren umore onean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun