Dantxarineko Pintxoaren Hamabostaldiaren edizio berria hasiko da gaur eta urriaren 31ra arte hainbat pintxo dastatzeko aukera izanen dute bezeroek. Urtero bezala, hainbat bentek parte hartuko dute; Agusek, Axularrek (Drunken duck), Biokek (Lapitxuri Jatetxea eta Snack), Landibarrek, Pacok, Pantxok eta Peiok.
Hamabostaldi honetan parte hartuko duten pintxoak Urdax-Dantxarinea Facebook orrira igotzen ari dira eta bakoitzari gehien gustatu zaion pintxoari botoa emateko aukera izanen da. Bozkatu dutenen artean zozketa bat izanen da eta benta irabazlean bi pertsonentzako bazkaria irabazteko aukera izanen dute. Honez gain, pintxoak dastatu, baloratu eta euren datuak utzita, bertze zozketa batean sartuko dira bezeroak; Mutrikuko Haitzalde landetxean asteburu bat.