Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu da aurten ere Urdazubiko Kontrabandisten lasterketako konbinatuan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 13a, 14:30

2019an bezala, sailkapen nagusia irabazi zuen goizuetarrak, larunbateko gaueko lasterketan bigarren eta igandeko maratoi erdian laugarren eginda.

Hitzordu bikoitza izan dute aurten ere Urdazubin, Kontrabandisten lasterketaren harira. Larunbatean 9,5 kilometroko gaueko lasterketan Zizurko Jon Ridruejo eta Iruñeko Maria Ordoñez nagusitu ziren eta igandeko 22 kilometroko proban, euskal selekzioko Ander Iñarra lezotarra eta Alizia Olazabal irundarra. Bi proben konbinatuan, Intxixu Trail Giziria mendi lasterketa taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen gizonezkoen artean, larunbatean bigarren eta igandean laugarren izan baitzen.

Gaueko lasterketa larunbatean

Bigarren izan zen Hodei Lujanbio gaueko proban, 50:45 denborare­kin. Jon Ridruejo izan zuen se­gun­du batzuk aurretik (50:29). Mathieu Gachen saratarrak osatu zuen larunbateko podioa (52.55). Ohorezko postuetan eskualdeko korrikalari gehiago izan ziren: Unai Iantzi aniztarra laugarren (53.15), Asier Apezetxea aranztarra bosgarren (54.35) eta Beintza-Labaiengo Beñat Albisu zazpigarren (55.30). Beteranoen mailan, Berako Joseba Lasarte izan zen onena (57.19, hamaikagarren sailkapen orokorrean) eta Juan Luis Irazoki beratarra bigarren (1.00.53, hemezortzigarren sailkapen orokorrean). Emakumeen artean, Iruñeko Maria Ordoñez izan zen bizkorrena (56.27), Burlatako Naiara Irigoien bigarren (59.46) eta Etxauriko Elisa Gonzalez hirugarren (1.01.12).

Maratoi erdia larunbatean

Maratoi erdian, laugarren sailkatu zen Hodei Lujanbjo goizuetarra, 1.49.10 denborarekin. Aurretik izan zituen euskal selekzioko Ander Iñarra lezotarra (1.43:.22), Iruñeko Iñigo Macias (1.45.02) eta Hendaiako Damien San Martin (1.46.26). Hiru horiek, ordea, ez zuten parte hartu larunbat gaueko proban, eta beraz, sailkapen nagusian garaile izan zen Hodei Lujanbio, bi probetako denborak batuta.

Elizondoko Xuban Eugi seigarren izan zen (1.57.49) eta Arizkungo Dani Etxeberria hamahirugarren (2.10.38).

Emakumeen artean, Alizia Olazabal irundarra gailendu zen (2.14.44, bera izan zen irabazle beteranoetan ere), Lezoko Lurdes Oiartzabal bigarren (2.21.28) eta Larresoroko Vero Couvreur hirugarren (2.28.00). Begoña Aroztegi amaiurtarra seigarren izan zen (2.45.42).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun