Pastoral bat egiteko proposamen ailegatu da Xaretara, Gerardo Mungiak (Etxalarko Karmen pastoralaren idazleak) idatzitako Mayi oreina bilakatu neska antzezlana, hain zuzen ere. Proposamenari buruzko xehetasunak emateko eta pastorala egiteko jende nahiko elkartuko den ikusteko, bilera eginen dute ortziralean 19:00etan Zugarramurdiko museoan.
Pastoralean zuzenean arituko direnez gain, bertzelako lanak egiteko jendea ere beharko dute, zazpi lan-talde osatuz: musika, dantza, kanta, soinekoak, finantzaketa, publizitatea eta eguneko antolakuntza. Beraz, proiektuan parte hartzera animatzen diren guztiak hitzordua izanen dute urriaren 15ean Zugarramurdin.