Sarako Idazleen Biltzarrarren 38. edizioa jendetsu eta arrakastatsu aurtengoan ere

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 11a, 10:30

Haurrak Lur Berri gelan.

Aurtengoan, Sarako Idazleen Biltzarrak lau eguneko egitarau bete-betea ekarri du. Urriaren 8an eta 9an Ikusi Makusi Haur eta Gazte Literatura Azoka egin zuten. Ortziralean eskolen eguna izan zuten eta larunbatean familiena. Atzo eta gaur, urriak 10 eta 11, Idazleen Biltzarra ari da iragaiten.

Ikusi Mikusi, Haur eta Gazte Literaturaren azokan egin zuten urriaren 8an eta 9an. Ikustekoa zen horko haurketa, Euskal Herriko alde guztietatik baziren etorriak.

Atzo igandea, Idazleen Biltzarrean autoreek eta liburu aurkezpenek hartu zuten lekua Kiroldegian. Denetara 130 idazle inguru bazen beren liburuen erakusten eta saltzen.

Kiroldegiko sarreran Maixane, Denise eta Luixa.

Elosegi eta Zamora, atzo Sarako Idazleen Biltzarrean.

Soubelet eta Jorajuria, atzo Sarako Idazleen Biltzarrean.

Anaia Artea elkartea ere ohoratu zuten. Jean Fagoagak, Anaia Artea elkarteko lehendakari izanak ainitz urtez, ez zuen joaterik izan (93 urte) baina Anaia Arteako ainitz lagun hor ziren.

Gaur astelehena (emazteak eta euskal literaturari gogoan profesionalen eguna):

  • 09:30ean Emakume ahotsak euskal literaturan mintzaldia
  • 10:30ean feminismoa hizpide duten argitalpenei buruz mahai-ingurua
  • 11:45ean irakurketa antzeztua
  • 12:30ean bazkaria
  • 14:30ean Asfaltoa zartatzeko moduak ikusgarria
  • 15:30ean Euskal idazle eta emazte Ipar Euskal Herrian, zein bizipen? mahai-ingurua Maialen Hegi-Luku, Marikita Tambourin, Maddi Ane Txoperena eta Maddi Zubeldiarekin, Nora Arbelbidek gidatua

Informazio gehiagorako sartu www.sarako-biltzarra.eus web orrian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun