Sri Lankari buruzko dokumentala ikusgai izanen dute Senperen urriaren 14an

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 12a, 14:00
Arrantzaleak Sri Lankan, ortzegunean Larrekon ikusgai izanen den dokumentalaren irudietako batean.

Ortzegunean 18:30ean Larreko kultur aretoan.

Sri Lanka, L’île des dieux et des hommes (Sri Lanka, jainkoen eta gizakien uhartea) dokumentala ikusgai izanen da ortzegun honetan, urriak 14, 18:30ean Senpereko Larreko kultur aretoan. Senpereko Herriko Etxeko kultur zerbitzuak antolatu du, Senpere Kultura eta Ondarea elkarterekin lankidetzan. Sartzea 7 euro gostako da (tarifa murriztua: 4 euro).

Nicolas Pelissier-ek Sri Lankako Film Konferentzia eginen du Altair Conferencekin batera. Indiako munduarekin geografikoki lotuta, Sri Lanka askatu egin da historian zehar. Indiako iparraldetik eta hegoaldetik etorritako tamilek Indiako Ozeanoko uharte hau zibilizazio distiratsu eta original baten arragoa bihurtu dute. Sare hidrografiko sofistikatua duen eremu handi bati esker, erresuma aberatsak eraiki dituzte.. Budismoa, hinduismoa, islama, kristautasuna… erlijio anitz biltzen ditu bere baitan uharteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun