Sarako Idazleen Biltzarraren 38. edizioak ez du hutsik eginen eta aurten, gainera, lau egunez eginen dute: urriaren 8an eta 9an Ikusi Makusi Haur eta Gazte Literatura Azoka eginen dute. Ortziralean eskolen eguna izanen da eta larunbatean familiena. Urriaren 10ean eta 11n, berriz, biltzarra iraganen da. Egitarau zabala izanen du ekitaldiak.
Urriak 10, igandea:
- Liburuen aurkezpenak:
- 10:00etan Profeten iruzurra eta 2022
- 10:30ean Baigorri eta Ortzaite ibarretako euskara
- 11:00etan La politique culturelle au Pays Basque (Euskal Herriko kultur politika)
- 11:30ean Anaia Artea
- 12:00etan Euskaltzaindiaren Ozaze Jaurgainean eta Euskal Literaturaren Historiaren Historia
- 12:30ean Quand nous chantions sous Franco (Francoren baitan kantatzen dugunean)
- 13:00etan omenaldia
- Disko eta liburuen aurkezpenak:
- 15:00etan Elixa Xurian diskoa
- 15:30ean Tresors de l'art roman en Pays Basque (Arte Erromanikoa Euskal Herrian)
- 16:00etan Buhameak, historiarik gabeko jendeak
- 16:30ean Nafarroako Erresumaren inbasioa 1199-1200
- Gazte literatura saileko irakurketa musikalak 10:30ean, 11:30ean eta 16:00etan
- Haurrendako liburuen proposamenak karpa ttikian 10:30etik 17:00etara
Urriak 11, astelehena (emazteak eta euskal literaturari gogoan profesionalen eguna):
- 09:30ean Emakume ahotsak euskal literaturan mintzaldia
- 10:30ean feminismoa hizpide duten argitalpenei buruz mahai-ingurua
- 11:45ean irakurketa antzeztua
- 12:30ean bazkaria
- 14:30ean Asfaltoa zartatzeko moduak ikusgarria
- 15:30ean Euskal idazle eta emazte Ipar Euskal Herrian, zein bizipen? mahai-ingurua Maialen Hegi-Luku, Marikita Tambourin, Maddi Ane Txoperena eta Maddi Zubeldiarekin, Nora Arbelbidek gidatua
Informazio gehiagorako sartu www.sarako-biltzarra.eus web orrian.