Joan den urtean osasun egoerak ez zuen Kontrabandisten Lasterketa ospatzen utzi, baina aurten gogotsu bueltatuko dira lasterkariak. Urriaren 9an eta 10ean eginen dituzte probak; larunbatean Gaueko Lanak lasterketa izanen da, 19:15ean abiatuko da eta 9,5 kilometroko eta 600 metroko desnibela duen ibilbidea eginen dute. 21:00etan sarien banaketa eginen dute eta ondotik txistor eta zingar jatea eginen dute.
Hurrengo egunean Maratoi Erdia izanen da, 10:00etan abiatuta 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidea eginen dute lasterkariek. 13:30ean banatuko dituzte sariak eta ekitaldiari amaiera emateko luntxa izanen dute.
Urdazubiko gazteriak, udalak eta Azkar Kirol Taldeak antolatu dute ekitaldia eta izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus web orrian. Bietan parte hartzeko prezioa 35 eurokoa da, Gaueko Lanak lasterketan bakarrik 15 euro eta Maratoi Erdian lasterka egiteko berriz 25 euro.