Xilaba txapelketa Hiriburura ailegatuko da larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 09:00
Josu Txoperena kantari izanen da larunbatean Hiriburuko saioan.

Lesakan bizi den Josu Txoperena izanen da kantari seikotean.

Larunbatean jokatuko da Xilaba 2021 txapelketaren hirugarren sailkapen saioa. Hiriburuko La Perle aretoan izanen da 17:00etan.

Hau izanen da, Antton Lannes aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea:  Iker AltunaKerman DiazPatxi IriartPettan PrebendeAitor Sevier Etxexuri eta Josu Txoperena Iribarren.

Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izanen dira 16:00etatik aitzinera Hiriburuko La Perle aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun