Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Xilabako Muskildiko saioa

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 27a, 16:00

Xilaba txaapelketako Muskildiko saioan aritutako bertsolariak.

XILABA Bertsulari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Miren Artetxe Sarasolak irabazi du eta Maddalen Arzallus Antiak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 80 bertsuzale izan dira Muskildiko Posonpesenean. Datorren larunbatean Hiriburun iraganen da hirugarren saioa.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketan, Kanporaketetako bigarren saioa jokatu da Muskildiko Posonpesenean. Saioko irabazlea Miren Artetxe Sarasola izan da, 446,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Bardozen kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Miren Artetxe Sarasola, 446,5
  2. Maddalen Arzallus Antia, 444,5
  3. Xumai Murua Berra, 418,5
  4. Ramuntxo Christy, 407,5
  5. Xan Alkhat, 381,5
  6. Bittor Thicoïpe, 358,5

Hirugarren kanporaketa hurrengo larunbatean Hiriburun

Xilabako Bertsulari  Txapelketaren hirugarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Hiriburuko La Perle aretoan, Iker AltunaKerman DiazPatxi IriartPettan PrebendeAitor Sevier Etxexuri eta Josu Txoperena Iribarren bertsulariekin. Aurkezlea Antton Lannes izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun