Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako lehen saioan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 13:00

Xilabako lehen saioan, Makean aritu zen seikotea.

Xilaba Bertsulari Txapelketako lehen kanporaketa jokatu da Makean. Lesakan bizi den Maddi Ane Txoperena Iribarren hendaiarra nagusitasunez gailendu da eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak eta Gillen Hiribarrenek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 90 bertsuzale izan dira Makeako Herriko Gelan.

Saioko irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren izan da, 422,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Maulen kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Maddi Ane Txoperena Iribarren, 422,5
  2. Irati Alcantarilla Urdanpilleta, 396,5
  3. Gillen Hiribarren, 390
  4. Karlos Aizpurua Etxarte, 388,5
  5. Mizel Mateo, 370
  6. Oier Urreizti, 369,5

 

Hurrengo larunbatean Muskildin

Xilaba Bertsulari Txapelketaren bigarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Muskildiko Posonpesenean. Xan AlkhatMiren Artetxe SarasolaMaddalen Arzallus AntiaRamuntxo ChristyXumai Murua Berra eta Bittor Thicoïpe bertsulariekin. Aurkezlea Xabi Elgar izanen da.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun