Azienda primekin bukatu dituzte Sarako bestak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 16a, 11:00

Asteburuko ospakizunen ondotik, astegunez segida izan dute Sarako bestek asteazkena arte. Hondar egunean, azienda primak izan dituzte trinketeko zabaldeian. Astelehenean Olhain ikastolak antolatua Paella bazkarian izan dira 200 jende pasaturik. Arratsaldeko gazteen jokoak ere ongi joan ziren, jendeak irri ederrak egin zituen. Ondotik, Zazpiak Bat taldeak egin ditu dantza ederrak.

Pilota partida aunitz

Luzarako partidei dagokienez, igandean Luzean taldeak 13-04 irabazi zion Baigorriri. Astelehenean Kapito Harrik 10-04 irabazi zuen Sarako Izarraren kontra.

Asteartean Hazparnek 10-03 irabazi Senperen kontra.

Asteazkeneko esku-huska partida errebotean: Nicolas Dufour eta Xabi Diturbidek 35-25 irabazi zieten Andoni Mendi eta Jon Laducheri.

Trinketeko Esku pilotaren finalean, Intxauspek eta Ducassouk 40-34 irabazi zieten Darmendrail eta Guichanduti.

Horra, joan den urtean ospatu gabe utzirik, aurtengo bestak bukatu dira. Ezegun zen eskasia, ikusi behar baitzen zer jendeketa ibili den arratsaldetan partikularki. Beharbada adineko gehiago gazteria baino, baina arratsetan ibili dira gazteak ere.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun