Duela bi urteko edizioaren oinarria segituz, aurten Kontrabandisten Lasterketa eginen dute Urdazubin. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, www.herrikrosa.eus web orriaren bidez egin daiteke inskripzioa bi lasterketatan. Urriaren 9an, larunbatean, Gaueko Lanak lasterketa izanen da, 19:15ean abiatuko da eta 9,5 kilometroko eta 600 metroko desnibeleko ibilbidea eginen dute. Bigarren egunean, igandean, Maratoi Erdia eginen dute 10:00etan. 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela izanen ditu ibilbideak. Urdazubiko gazteriak, udalak eta Azkar Kirol Taldeak antolatu dute ekitaldia.