Sarako bestak antolatu dituzte buruilaren 11tik 15era

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 15:00

Igande arratsaldean eginen dute ahate jokoa.

Joan den urtean ez zuten bestak ospatzerik izan baina aurten, buruilaren 11tik 15era hainbat ekitaldi prestatu ditu Sarako gazteriak, tradizioa eta berrikuntzak uztartuz.

Buruilak 11, larunbata
09:00etan VTT mendi-bizikleta itzuliak, 20 eta 30 kilometrokoak, Plaxidenbordan. 09:00etatik 17:00etara ball-trap  eginen dute Plaxidenbordan. 18:00etan talo saltzea Keinuren gibelean. 19:00etatik goiti sartzea osasun pasearekin. 20:00etan herriko plazan kontzertuak Ratapunk (20:00), La Topadora (22:00) eta DJ Tirri&Teryrekin (00:00). 23:00etatik 03:00etara etxera itzultzea urririk.

 

Buruilak 12, igandea
10:00etan meza izanen da eta Urruñarrak klikak parte hartuko du. Karriken alaitzea Baigorriko gaiteroekin. 10:30ean Luzean errebotean: Luzean/Hardoy. 16:00etan Tio Teronen Semeak ikusgarriarekin gozatzeko aukera izanen da eta 16:30ean desfilea hasiko da plazan: joaldunak eta ahate jokoa. Herri-kirol saioa ere izanen da: sokatira, lasto altxatzea, orga-jokoa, ontzi altxatzea, zaku lasterketa eta buzkail biltzea. 18:00etan talo saltzea Keinuren gibelean. 19:00etan aperitifa Joseba Tapiaren musikarekin. 22:30ean dantzaldia DJ Jotatxorekin. Sartzea osasun pasearekin.


Buruilak 13, astelehena
10:00etan  gaiteroak eta txistulariak karriketan ibiliko dira. 10:30ean luzeaan errebotean, Kapito Harri eta Zaharrer Segi lehian ariko dira. 13:30ean Olhain ikastolak antolatutako paella lehengo Keinuko aparkalekuan. 16:30ean gazteriaren jokoak errebotean. 17:00etan esku pilota txapelketako finalerdiak trinketean. 18:00etan talo saltzea Keinuren gibelean. 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldearen saioa eta 19:00etan aperitifa Elektrotxarangaren musikarekin. Sartzea osasun pasearekin.

 

Buruilak 14, asteartea
09:00etan gaiteroak eta txistulariak karriketan ibiliko dira. 09:00etan pasaka partida jokatuko dute trinketean eta 10:30-ean luzean errebotean Spuc eta Nozbait taldeak nor baino nor gehiago ariko dira. 18:00etan talo saltzea Keinuren gibelean.. 19:00etan mutxikoak izanen dira Kuxkuxtu txarangarekin eta 20:00etan gaztetxean D gaua antolatu dute. 22:00etam dantzaldia Triki Blinders taldearekin. Sartzea osasun pasearekin.

 

Buruilak 15, asteazkena 
09:00etan gaitero eta txistulariak karriketan ibiliko dira. 09:00etan trinketeko zabaldeian Sarako azienden lehiaketa eginen da. 1.700 euroko primak izanen dira. 11:00etatik 12:30era makillatze gune bat izanen da haurrentzat plazan, baita puzgarriak eta zaldi ibilaldiak ere 16:00 arte (euriarekin kiroldegian). 18:00etan esku-huskako pilota txapelketako finala trinketean. 18:00etan talo saltzea Keinuren gibelean. 19:00etan zozketa eginen dute. 20:00etan aperitifa Berçaits anaien musikarekin. 21:30etan Burrunba elektrotxaranga ibiliko da eta 23:00etan su-artifizialak hasiko dira. 23:15ean Joselu Anaiak taldeak dantzaldia eskainiko du. Sartzea osasun pasearekin.

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun