Le Petit Groupe taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 14:00
Hiru kantari eta hiru musikari ditu Le Petit Groupe taldeak.

19:00etatik aitzinera, Bastid-Etxeberria etxaldean.

Pierre Bastres Senpereko semeak betidanik bere gisako ideiak izan ditu ekimen berezi batzuen antolatzeko bere etxeko baratzean, Bastid-Etxeberrian, alegia. Oraikoan ekarriko du du Le Petit Groupe taldea, non aurkituko ditugun hiru emazte kantari, baita hiru musikari ere. Buruilaren 4an, larunbatean, 19:00etatik aitzinera izanen da emanaldia.

Gomita zabaldua da musikazaleei baita arratsalde goxo bat pasatu nahi duten guzieri ere. Lagunen artean, izpiritu lasai batean, jatekoa eramaten ahal da, gaua luzatuz gero lekuan bertan lo egiten ahalko da. Parte-hartzea dohainik baldin bada ere, bakoitzaren emaitza ongi etorria izanen da.

Lekua erreserbatzeko deitu,  Ceciliari: 06 19 06 05 45 edo Pierreri: 06 83 82 98 34.

Etxaldea kokatua da Auberge Basque delakoaren saihetsean, ez huts egin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun