Ehunka lagunek ikusi dituzte uda honetan Sarako indar jokoak eta pilota partidak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 1a, 09:00

Zazpiak Bat dantza taldeak eta Sarako Izarra errugbi eta pilota taldeek antolatu dituzte asteartero uztailean eta abuztuan

Beraien xedeak bete ahal izateko dirua bildu asmoz, uztailean eta agorrilean asteartero-asteartero indar jokoak eta pilota partidak antolatu dituzte Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak eta Izarra pilota eta errugbi taldeek Sarako plazan. Zenbaitetan 500 eta 600 sarrera ere saldu dituzte, agorrilean batez ere eta kontent dira. Argazkietan ageri denez, joan den asteartean Sarako bi bikote gazte joko garbin aritu ziren, xisterarekin. Horretaz gain, indar jokoak ere egin zituzten Sunbillako Unai Bertiz eta Esti Gastearenak eta Etxalarko Xabier Ariztegi Santxinek: arpana, harri-jasotzea, aizkora altueran, gurdi-jokoa…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun