Senpereko kirol elkarteen eguna eginen dute buruilaren 4an Larreko gelan. Larunbatean 09:00etan hasita, elkarteek beraien ekintzak publikoan aurkeztuko dituzte eta izena emateko aukera eskainiko dute. Eguerdian aperitifa emanen du herriko kontseiluak. Aurtengoan osasun-pasea nahitaezkoa izanen dela jakinarazi du herriko kontseiluak, bai elkarteko kideentzat, baita bisitarientzat ere.
Ihiztarien mezua
Elkartetik jakinarazi dutenez, ehiztarien karta salmenta iraganen da bi larunbatez, buruilaren 4an eta 11n, 15:00etatik 18:00etara, Denen Etxean.