Ravel musikariaren omenez kontzertua izanen dute irailaren 1ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 29a, 11:00
Degout baritonoa eta Dalberto piano-jolea Senpereko elizan izanen dira asteazken arratsean.

Asteazkenean 21:00etan hasiko da Stéphane Degout baritonoaren eta Michel Dalberto piano-jolearen emanaldia elizan

Stéphane Degout abeslari baritonoak eta Michel Dalberto piano-joleak Ravel Festibala izeneko kontzertua eskainiko dute irailaren 1ean, asteazkenean 21:00etan Senpereko Saint-Pierre elizan.

Maurice Ravel (1875-1937) musikari euskaldunaren ‘Gaspar de la nuit’, Gabriel Fauréren (1845-1924) ‘La bonne chanson op. 61)’ eta Robert Shcumannen (1810-1856) ‘Dichterliebe op. 48’ piezak abestu eta pianoaz joko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun