Duela hilabete bat, Andoni Mendy eta Xabi Bereterbidek, Senpereko esku-huskako pilotariek, amore eman behar izan zuten Euskal Herriko txapelketako finalean Makeako bikotearen kontra. Oraikoan Frantziako txapelaren ondotik zebiltzan eta ez dute huts egin, Arbonako Adrien eta Nicolas Dufau anaiak garaitu baitituzte, 30 eta 17.
Aitortu behar da, halere Adrien, axiroin edo zurmioa minberatu batekin aritu dela. Dena den, ez du honek koparen dirdira histuko,ongi merezitua dutelakoan. Bereterbide ongi ezaguna da pilota plazetan. Orai, aldiz, publikoak Mendyren talentua deskubritu du.
Ez dugu ahantzi behar, artekoak mailan Senpereko bikotea, Adrien Etxeberri eta Olivier Goienetxe, finalerdietara ailegatu dela. Bertze keinu bat zor diogu Baptiste Lopezi. Honek, gazte mailan, finalean galdu baitu Urruñaren kontu. Bertzeak bertze, kirolari hauek baita trebatzaileek ere gure txaloak har ditzatela. Senperen pilotak etorkizun ederra erakusten du.