Herri kirolak, dantzariak eta patata tortilla dastaketa izan dute asteburuan Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 10:00

Herri kirolen jaialdia ospatu zuten larunbat arratsaldean Urdazubiko frontoian giro ederrean. Dantzarien emanaldia izan zuten lehenbiziko, ondotik herri kirolak eta, jardunaldia borobiltzeko, patata tortilla lehiaketan aurkeztutako tortillak dastatu zituzten.

30 tortilla hiru kategoriatan banatuak

30 bat tortilla aurkeztu ziren 3 kategoriatan: estilo tradizionala, librea eta profesionala. Estilo tradizionalean Iban Blancok lortu zuen lehen saria eta bigarren gelditu zen Javi Diaz. Profesionaletan Lapitxurik eraman zuen lehen saria eta Montxo jatetxeak, berriz, bigarrena. Estilo librean Silvia Olaizola gailendu zen, David Vidaurreren tortilla bigarren postuan utziz. Epaile lanetan Santiago Villares herritarra, Catrine Marchand, La Semaine du Pays Basque aldizkariko kazetaria eta Francisco Botella, Opoca jatetxeko sukaldaria egon ziren. Lehiaketa ikustera hurbildu zen orok izan zuen tortillak dastatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun