Olerki tailerra eginen dute Senperen igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 11:00

Su-Hatsa erakusketa poetiko-artistikoa Senpereko Larraldean dago ikusgai. Igandea izanen da erakusketaren azken eguna, eta poesia tailer batekin bukatuko dute.

Auxtin Zamora artista senpertarrak Hatsako kideen 2021eko olerki hautatuei forma eman die, suaren itxuran inspiratutako eskulturekin. Horrela, Su-Hatsa erakusketa sortu dute, olerki eta eskulturaz betea, Larraldean ikusgai dagoena agorrilaren 10etik 29ra, 16:00etatik 19:30era. Erakusketaren azken egunean olerki tailerra eginen dute, igandean 15:00etan, akabera borobila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun