Abuztuaren 21ean eta 22an Sarako Larrungo kolore elkarteak margolarien eta egur zizelkarien erakusketa egin du Sarako plazako errebotea. Denera 15 artista baziren beren lan ederren erakusten eta saltzen. Jende guti samar ibili zaie, partikulazki larunbatean. Igandean, aldiz, egun guzian izan dute jende aunitz. Liliane Lyeate lehendakariak denak eskertu ditu, bai bere lagunak baita Herriko Etxea, errebotea utzi baitie erakusketarako.