Larrungo Santa Izpiritu parrokian Azkaine, Senpere eta Sara, hiru herri horiek barne dira. Cachenaut apezak Azkainen eta Elizagarai erretoreak Senperen, bi apez horiek egiten dituzte hiru herrietako misione guztiak, baina ez dira bakarrik. Herri bakoitzean borondatezko jende ainitz badituzte eta beharrik, bertzenaz ez zituzten egiten ahalko bakarrik misione guziak. Jende horiei eskerrak emateko, abuztuaren 20an, ortzirale arratsean, Sarako Lur Berri gelan mahai eder bat (jateko eta edateko) eskaini diote denei parrokiak.
120 bat lagun bildu ziren. Elizagarai erretoreak denei eskerrak eman dizkiete, «beharrik hor zareten gu laguntzeko eta biba zuek», erranez.
Battite Laborde, Sarako auzapezak ere denak eskertu ditu. Herriak eskaini die aperetifa denei eta dena izugarrizko umore onean bukatu da. Senpereko korraletik bazen aunitz eta ederki airostu dute afaria.