Gaztetxoen mailako Frantziako esku huskako pilota txapelketaren finala jokatu zuten abuztuaren 18an Iholdin. Azkaineko eta Sarako bikoteen arteko lehian azkaindarrak nagusitu ziren: Iban Larzabalek eta Oihan Gonzalezek 30-22 irabazi zieten Manex Etxeberri Pachecori eta Leni Vella Barneixi.