‘Bihotzak josiko ditugu berriz’ kontzertu trilogia izanen da Saran

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 20a, 17:00

Tatxers talde iruindarra izanen da Saran kontzertua emanen duen taldeetako bat.

Kontzertu trilogia berezia izanen da Saran datozen hilabeteetan. Agorrilaren 25ean ‘Bihotzak josiko ditugu berriz’ kontzertu trilogiaren lehena antolatu du Usopop-ek. Botibol, Unai eta Tatxers taldeen kontzertuak izanen dira hasteko.

Usopop-eko antolatzaileak pozik daude jendearen «gorputzak berriz dantzan» ezarriko dituztelako. Agorrilaren 25ean, 16:00etatik 18:00etara Herri Joko Irri Joko, izanen da lehenik EzKexak antolaturik. Hau urririk izanen da eta ‘pass’ sanitariorik ez da beharko parte hartzeko baina masaka derrigorrezkoa izanen da.

Ondoren kontzertuen txanda izanen da, 19:00etan ate irekitzea eginen dute eta hauetara sartzeko 'pass' sanitarioa derrigorrezkoa izanen da. 19:45ean Botibol taldearen kontzertua izanen da, ondoren 20:45ean Unai taldeak eskainiko du kontzertua eta bukatzeko 21:45ean Tatxers taldea ariko da.

Sarrerak 10 euro balio dute eta dagoeneko salgai daude hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun