'Il Giardino Armonico' eta Labeque ahizpen kontzertua Senperen abuztuaren 23an

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 18a, 08:00

Ravel jaialdiaren karietarat, astelehenean 21:00etan Senpereko elizan izanen da emanaldia.

Hendaiako Katia eta Marielle Labeque piano-jole ahizpak Il Giardino Armonico orkestrarekin batera joko dute Senperen, Giovanni Antoniniren zuzendaritzapean. Hiru pieza interpretatuko dituzte ordu eta erdiko emanaldian; Mozarten 7. piano Kontzertua Fa Maiorren, Haydnen 43. sinfonia Mi bemolen eta bukatzeko Mozarten 10. piano Kontzertua Mi bemol Maiorren.

Sarrerak salgai daude dagoeneko larreko.fr web orrian lau kategoriatan (10 €, 35 €, 50 € eta 60 €).

Ravel Festibala

Ravel akademiak antolatua, musika klasikoz beteko dira Lapurdiko hiriak abuztuaren 22tik irailaren 10era arte Ravel jaialdiarekin. Senpere, Donibane Lohizune, Ziburu, Haltsu, Urruña, Azkaine, Baiona, Hendaia, Ezpeleta eta Biarritz izanen dira festibalaren kokalekuak, eta hainbat artista izanen dira bertan musikazaleen belarriak goxatzeko. Programzaio osoa festivalravel.fr web orrian dago eskuragarri eta emanaldietarako sarrerak ere salgai daude bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun