'Navarra, tierra de cine' Nafarroako film laburren IX. lehiaketa ospatuko dute aurten, eta bertako herriak ikus-entzunezkoen bitartez sustatzeko, argazkilaritza lehiaketa ere antolatu dute. Nafarroan aurten filmen kokalekuak izan diren 10 herri sartuko dira lehiaketan; Urdazubi, Iruñea, Erronkari, Irunberri, Lizarra, Leotz, Viana, Aibar, Cascante eta Arroitz.
Herrien argazkiak bidaltzeko epea irailaren 20an bukatuko da. Lehiakide bakoitzak bortz argazki bidaltzen ahalko ditu gehienez foto@navarratierradecine.es helbidera eta hiru sari banatuko dituzte. Irabazleak 100 euroko ordainsaria eta herri hauetako ostaturen batean bi lagunentzako gaua lortuko ditu. Bigarrenak eta hirugarrenak 50 euroko ordainsariak jasoko dituzte. Lehiaketaren baldintza guztiak www.navarratierradecine.es web orrian daude eskuragarri.