Ramon Sanchez eta Alban Delaya gitarra-joleek eta Nani Sanchez dantzari eta abeslariak osatutako hirukoteak emanen du kontzertua bihar Senperen. Sarrerak salgai daude dagoeneko 15 euroren truke helduendako eta 5 eurorengatik 18 urtetik beheitikoendako eta ikasleendako. Segurtasun neurriak hartuko dira ikuskizunean, maskara nahitaezkoa izanen da eta sartzeko osasun pasea erakutsi beharko da (txertaketa agiria edo 48 orduko PCR proba).