‘Su-hatsa’ Auxtin Zamora artistaren proiektua da. Bere bizitzako garai honetan «zahar izatetik berriz haur izaterako bidean» dela suarekin harremanetan sartzea maite du. Suaren sentitzeak emandako burutazioetatik sortu du oraingoan. ‘Su -hatsa’ erakusketa, 2021eko ‘Hatsa’ kideen testu hautatuekin lagundurik dator.
Agorrilaren 29ra arte egonen da ikusgai arratsalde oroz Senpereko Larraldean.