Eguerdian, burdin mineralez kargatutako idiak ailegatuko dira Axular baserritik plaza ingurura eta urtero bezala, burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia eginen dute, Bizkaiko benakeroek eta Salbatore monasterioko abadeak tratua egiten dutenean.
19:00etan, magia ikuskizuna eskainiko dute Javi eta Ankak eta ondotik, Estitxu Pinatxoren kontzertua izanen da. Aurtengoan, urtero egiten bada ere, ez da zikirorik antolatu, egungo egoerak ez baitu horretarako aukerarik ematen.