Bachen obra entzungai izanen dute agorrilaren 9an Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 5a, 19:00
Conductus Ensemble orkestrak Bachen obrak eskainiko ditu astelehenean Senpereko elizan.

Astelehenean 21:00etan elizan hasiko da Conductus Ensemble orkestraren emanaldia.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barrenean Johan Sebastian Bachen obra interpretatuko du Conductus Ensemble orkestrak (20 kantari eta 10 musikari), Andoni Sierraren zuzendaritzapean Senperen. Agorrilaren 9an, astelehenean 21:00etan hasiko da emanaldia elizan (sartzea: 20 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun