7.5 kilometroko ibilbidea eta 200 metroko desmaila izanen du Sorgina Trailek. 10:30an izanen da abiatzea eta parte hartu nahi duenak ‘pass’ sanitarioa eta medikuaren agiria aurkeztu beharko du.
Emazte eta nesken lasterketaz gain, ibilaldia eginen da eta hau denei irekia izanen da. 09:30ean abiatuko da eta izen ematea egunean bertan egin beharko da 4 euro ordainduta.