Beatrice Uria Monzon opera kantaria Senperen izanen da uztailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 07:00
Beatrice Uria Monzon opera abeslari ezagunak Senpereko elizan kantatuko du asteazkenean.

Kultur ekintzak pixkanaka bueltan dira Senperen. Cuarteto Tafì eta Trio Apasionat taldeek Larrekon emandako kontzertuen ondotik, uztailaren 28an, asteazkenean 21:00etan kantaldia eskainiko du Beatrice Uria Monzon opera abeslari ezagunak Saint Pierre elizan (sartzea: 20 euro).

 

Frantziako oholtza handienetan aritu eta gero, Buenos Airesen, Miamin, Turinen, Veronan, Vienan, New Yorken, Munichen, Madrilen, Bartzelonan, Venezian… kantatu du Frantziako opera abeslari ezagunenetakoa denak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun