Bakarrizketa eta kontzertua uztailaren 24an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 22a, 16:00
19:30ean hasiko da bakarrizketa.

Uztail hondarrean eta abuztuan hainbat ekitaldi izanen dituzte Urdazubin. Heldu den larunbatean, uztailaren 24an, Sergio Arrospideren eskutik, bakarrizketa saioa izanen dute. 19:30ean hasiko da saioa eta ondotik kontzertua izanen da. Hortaz, 20:00etatik aitzinera Niko Etxart eta Dom Earl & Kiki Gracieteren musikak girotuko du herria.

Burdinaren Eguna

Abuztuaren 7an Burdinaren Eguna izanen dute eta haurrendako jokoak (egun osoz, 10:00etatik 18:00etara), burdina urrezko txanponarengatik trukatzeko ekitaldia (12:00etan) eta Javi eta Ankaren magia ikuskizuna (19:00etan) izanen dituzte. Eguna borobiltzeko, berriz, Estitxu Pinatxok kontzertua emanen du (20:00etan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun