Sarako Izarra errugbi taldeak tonbola antolatu du

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 22a, 10:00

45.000 euroko buxetari aitzin egin behar izaten dio urtero Sarako Izarra errugbi taldeak. Bizi dugun osasun egoera dela eta, ezin dituzte dirua lortzeko orain arteko ekitaldi jendetsuak egin eta orain arte bildutako dirulaguntzak ere murriztu egin zaizkie. Horregatik, dirua biltzeko tonbola antolatzea erabaki dute.

Tonbola mundiala antolatu dute errugbi taldearendako dirua biltzeko. Bi sari potolo zozketatuko dituzte. Alde batetik lau pertsonendako 7 gaueko egonaldia Saint-Lary-n lau izarreko hotelean, eta bertzetik, bigarren sari bezala, bi lagunendako Grezian egonaldia zozketatuko dute.

5 euroren truke eros daitezke txartelak Sarako Izarraren atarian. Zozketa abuztuaren 15ean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun