Txapelketako partidak Sarako plazan jokatzen ari dira, astelehenetan, ortziraletan eta igandetan. 18:00etatik 21:00etara izaten dute hitzordua eta egun bakoitzean hiru partida egiten dituzte. Sarako gazteek TTIPI-TTAPAri kontatu diotenez, finalak Sarako bestetan egitekoak zituzten, baina ordurako partida guztiak ez dituzte finituko. Hala, «urrian asteburu batez gertakari bat antolatzeko asmoa dugu, finalak jokatzeko bazkari on baten inguruan».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!