Ikaburuko Lezearen Egunaren 7. edizioa ospatuko dute bihar Urdazubin egitarau zabalarekin 10:00etatik 18:00etara:
- 10:00-18:00: Artisauen azoka
- 11:00-14:00: Historiaurreko bizitza-tekniken erakustaldia eta tailerrak Edestiaurre Arkeologia Elkarteko lehendakariaren eskutik, Iñaki Libano
- 15:00-18:00: Txalaparta tailerra
- 16:00-18:00: Magia ikuskizuna
- 17:00: Artisau produktuen saski baten zozketa
Honez gain, txalaparta erakustaldia izanen da lezearen sarreran. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eskatu dute antolatzaileek. Lezea bisitatzeko taldeak 18 lagunekoak izanen dira gehienez eta erreserba egin beharko dute www.cuevasurdax.com web orrian.