Jean Louis Bessonart
31 urte iraganik ostatuan, jendeen zerbitzu lanetan, beti zintzoki, ele goxoak erabiliz, diskrezio handiarekin baita garbitasun aipagarria erakutsiz ere. Ehunka kide pasatu dira Gantxikitik, bai pilotan, bai tenisean edo eskubaloian aritzeko, belaunaldi guzietakoak, ostatu hori elkarbizitzako sehaska bilakatua zen. Sébastienek bereziki ahal zuen aldiro euskaraz solas egiten zuen, zoritxarrez, herriko saltegietan guti entzuten baitugu gure ama hizkuntza. Milaka anekdota izanen dituzte kontatzeko. Pilotaren inguruan, erraterako, bereziki Munduko txapelketak iragan zirelarik, baita errugbi taldearen egonaldietakoak ere.
Orain erretiraren ordua jin da, Céline alaba eta honen bi mutiko ttipiekin gozatzeko astia ukanen dute. Sébatienek, bere aldetik, lasterka edo oinez ibiltzeko pasioa jarraikitzen ahalko dio eta Euskal Herriko gastronomia hurbilagotik probatzeko aukera ere izanen dute.