Heldu den larunbatean, uztailaren 17an, Ikaburuko lezearen eguna ospatuko dute. Urtero bezala egitarau zabala prestatu dute seinalea egiteko.
Egitaraua
Goizean, 11:00etatik 14:00etara hainbat tailer izanen dituzte eta historiaurreko bizitzatekniken erakustaldia eginen dute, Iñaki Libanoren, Edestiaurre Arkeologia Elkarteko presidentearen, eskutik. Aldi berean, 11:00etatik 18:00etara artisau azoka izanen da leze inguruan. Arratsaldean, 15:00etatik 18:00etara, txalaparta tailerra emanen dute eta 16:00etatik 18:00etara magia ikuskizuna. Gainera, 17:00etan, artisau produktuez betetako saski baten zozketa eginen dute. Lezearen sarreran txalaparta erakustaldiaz gozatuko du bertaratzen den orok.
Joateko asmoa dutenek gogoan izan behar dute lezeko sarrerak lehenagotik erreserbatu behar direla 948 59 92 41 telefonora deituz edo cuevasurdax.com web orrialdearen bidez jakinaraziz.