Appassiona Trio hirukoteak kontzertua emanen du gaur iluntzean Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 13a, 07:00

Senpereko Kultura eta Ondarea elkarteak antolatuta, flautista, gitarrista eta biolinista batek osatzen duten Appassiona Trio taldeak emanaldia emanen du gaur, 21:00etan, Senpereko elizan.

Astor Piazzola musikariaren ibilbideari omenaldia eginen diote kontzertuan. 

Erreserbak turismo bulegoan egin beharko dira. Helduek sartzea 15 euro ordaindu beharko dute eta 18 urtez beheitikoek eta ikasleek bortz euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun