Senpereko bestak hasiko dituzte bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 1a, 12:00

Molde xumean eta murriztuan bada ere herriko bestak izanen dituzte asteburuan Senperen.

Uztailaren 2, 3 eta 4rako prestatu dute egitaraua aurtengo bestak ospatzeko Senperen. Herritar guztientzako jarduerak izanen dituzte:

  • Uztailaren 2an, ortziralean:
    • 16:00etan pilota partida plazan gazteekin
    • 19:00etan Zintzur bustitzea pilota plazan
    • 21:00etan zikiroa Baga-Bigak alaiturik
  • Uztilaren 3an, larunbatean:
    • 13:00etatik 14:30era, mendi bizikleta ibilaldia ikastolak antolatua: 20 km edo 35 km (edo 10 km oinez)
    • Arratsaldean pilota partidak plazan
    • Gauean Elektro Txuflak
  • Uztailaren 4an, igandean:
    • 10:30ean meza nagusia
    • 12:00etan Bota luze partida karrika nagusian
    • 13:30ean herritarren bazkaria, Ramuntxo Santestebanek prestatutako paella
    • 19:00etan kantaldia Gezi taldearekin
    • 20:00etan muxikoak Patxi eta Konpaniaren eskutik
    • Gauean Les BiZouNors taldearen kontzertua

Segurtasun neurriak errespetatuko dituzte uneoro eta zerbitzu guztiak mahainean eta jarririk eginen dituzte, bai komitearen edantegian, baita herriko ostatu guzietan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun