Euskal Liga irabazi du Sarako Izarra Rugby Taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 28a, 19:00

Sarako errugbi-zelaian jokatu zuten finala larunbat arratsaldean Euskal Ligan Durangoko Errugbi Taldearen kontra. Sarako basurdeek lortu zuten garaipena 22-14 markagailuarekin. Ikusi hemen sailkapena.

Saratarrak izan ziren nagusi lehen zatian, hiru entsegu eta hiru ostikorekin, 22 puntuak lortuz. Bigarren zatia Durangorentzat izan zen, bi entsegu eta bi ostiko egin baitzituzten, 14 puntuak lortuz. Hala ere, ezin izan ziren nagusitu eta saratarrek lortu zuten garaipena anaitasun partida bat izan zen finalean. Durangoko taldeko kapitainak trofeoa Sarako Michel Bertisbereari eman zion eta ederki ospatu zuten mutilek. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun